2012ko maiatzaren 3a eta 4a
Ez da tokirik gelditzen.
Ondoko dokumentu erantsian Jardunaldiei buruzko informazioa aurkituko duzue.
Jardunaldian parte hartuko duen hainbat lagun dela eta, jardunaldien egoitza aldatzea erabaki dugu, aurrekoa baino handiagoa hain zuzen. Izan ere, maiatzaren 3an eta 4an, arratsaldez, egoitza berrian izango da: Ondare Aretoa (Mª Diaz de Haro kalean, 11. Bilbon).
Hementxe daukazue lotura bat.
Sentsibilizazio-arloaren xedea da garapenari eta lankidetzari buruzko gaiak gizartean zabaltzea eta hedatzea, eta, era horretan, ahalegina egitea kontzientzia kritikoa pizteko eta gizartea mugiarazteko. Ildo horretan, jendaurreko jardunaldiak antolatzen ditugu, kezka horiek gizarte osora hurbiltzeko xedez. Bestetik, sektore bereziei zuzendutako programak antolatzen ditugu, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta biltzarrak, dibulgazioko argitalpenak eta antzekoak barne hartuta. Era berean, gizarteko hainbat erakundek sustatzen dituzten jardueretan parte hartzen dugu.
