HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

.
.
.

Tesi berri bat Hegoan

imagenApirilaren 12an, Hegoara atxikitutako Jorge Gutiérrez Goiria irakasleak bere doktore-tesia defendatu du, gure Garapenari buruzko Ikasketen Doktorego Programaren barruan. “Mikrofinantzak garapena finantzaketaren ingurunean: bateragarritasuna edota gatazka helburu finantzario eta sozialen artean” tituluarekin, Koldo Uncetak zuzendu du ikerketa.

Tesiak mikrofinantzei lotutako bi ikuspegi nagusiak ikertzen ditu, pobreziaren aurkako eta sistema finantzarioaren ikuspuntuak aztertuz, eta haien artean ematen den gatazkan sakonduz. Horretarako, analisi teoriko eta bibliografikoaz gain, mundu mailako datu base baten ikerketa kuantitatiboa burutzen da, mila baino gehiago entitate kontuan hartuta. Beste ondorio batzuen artean, tesiak zera islatzen du: Mikrofinantzetako erakundeetan ez dago saihestezina den oztoporik arreta soziala eta kaudimen finantzarioaren artean eta, praktikan, bi alde hauek bateragarriak eta osagarriak izan daitezke.