|
|
Bilbo
/ 2007 Otsailaren 8, 9 eta 10 |
|
| _________________________________________________________________________________ | |
| Komunikazioak › | |
| Aurkezteko arauak Epeak eta onarpena Izena emateko formularioa |
| Komunikazioak aurkezteko arauak eta onarpena ______________________________ |
1. - Komunikazioen laburpenak jasotzeko epea urriaren 15ean bukatuko da. Komunikazioak aurkezteko, nahitaezkoa izango da Kongresuan parte hartzeko izena ematea.
Laburpenak Kongresuaren Idazkaritzara helarazi behar dira, jarraian dagoen formularioaren bitartez. Laburpen horrek azaldu du zehazki gaia, helburu zehatzak eta komunikazioaren egitura. Laburpenak 200 hitz izango du, asko jota.
2. – Batzorde Zientifikoak jasotako komunikazio-laburpenak aztertu eta, urriaren 31 baino lehen onartuak edo baztertuak izan diren jakinaraziko du. Onartua izatekotan, Batzorde Zientifikoaren esku dago komunikazio edo txosten gisa aurkeztuko den erabakitzea.
3. – Txosten eta komunikazio onartuak 2007ko urtarrilaren 15 baino lehen bidaliko dira adieraziko zaien helbide elektronikora. Lanak web-orri honetan bertan aurrerago adierazitako edizio-arauen moldeetan aurkeztuko dira.
4. – Lanen kalifikazioa txosten edo komunikazioa gisa Batzorde Zientifikoak egingo du, Gai-taldeetako arduradunen iritzia lagun. Honako irizpideak erabiliko dituzte: a) kalitate akademikoa; b) edukiaren garrantzia eta esangura Kongresuaren helburuei begira; c) Talde tematikoetako programekiko egokitasuna.
5. – Gai-taldeetako koordinatzaileek definituko dute nola uztartuko diren txosten eta komunikazioak bakoitzeko programan.
6. – Onartutako txosten eta komunikazioak euskarri elektronikoan argitaratuko dira, Kongresua baino lehen eskuragarri egon daitezen.