Gaur egun gero eta globalizazio maila handiagoa dago. Horrek, baina, ezaugarri nagusi bi ditu: alde batetik, sarreren banaketaren desberdintasunak Iparraldean eta Hegoaldean, eta, beste alde batetik, biztanleriaren gero eta parte handiago bat baztertua izateko dagoen mehatxua. Azken talde horri dagokionez, globalizazio ekonomikoaren alderdi sozialean sakondu nahi da, horretarako, globala eta tokikoa dena teorikoarekin eta praktikoarekin uztartuz.
Lehenengo azterketa ardatzak nazioz gaindiko enpresek globalizazio ekonomikoaren agente nagusi gisa duten zeregina izango du aztergai, eta, zehatzago, gehiengo sozialetan sortzen dituzten gizarte, lan eta ingurumen arloko ondorioak. Era berean, enpresa horien erregulazio sistemak, kontrol soziala eta kontrol sindikala ere aztertuko dira. Bigarren ardatzari dagokionez, globalizazio neoliberalak Europar Batasuneko marko instituzional eta sozialean dituen eraginak aztertuko dira, eta, bereziki, gizarte eta lan eskubideen gero eta ezegonkortasun handiagoa eta menpeko pertsonen zainketarako eskubidean dituen ondorioak. Azkenik, arreta berezia eskainiko zaie gizarte zibilaren erantzunei, eta gizarte-mugimenduen, gobernuz kanpoko erakundeen eta sindikatuen harreman eta esperientzietan (ez dira beti baketsuak izaten) sakonduko da.
|