Globalizazio prozesuek emakumeengan duten eragina zeharkako hainbat alderdiren araberakoa da. Joera globalei onura atera dieten emakume asko badago ere, joera horiek segurtasun eza handiagoa eta gabezia gehiago ekarri dizkiete beste askori. Lantalde honen saioetan, baztertu izan diren oinarrizko gaiak azaleratuko dira eta baliabideen banaketa berdintsuagoa bultzatuko duten ekintza eta politiken inguruko gogoeta egingo da: emakumeen espazio eta estrategietatik, justizia soziala lortzeko iritzi publikoen azterketaraino. Justizia horretan oinarrituta, erakundeetan sartzeko aukera izan behar dute, eta, bertan, ahotsa izan behar dute erabakiak hartzeko uneetan, erakundeetan botere harremanak aldatu behar dira eta bizi-kalitate handiagoa lortu behar da “mundu guztiarentzat”.
|