Hegoa Institutuaren ustez, garapenerako hezkuntza (GH) tresna abantailatsua da banakako eta taldeko hainbat balio eta jarrera nabarmentzeko eta, era berean, errealitateari buruzko ezagutza kritikoa lortzeko. Horretarako, hezkuntza-arloetan eta -instituzioetan lan egin behar da. Lan-arlo honetan, bereziki bultzatzen da irakasleen eta hezitzaileen prestakuntza eta sentsibilizazioa, eta, orobat, ikastetxeetan lan egiteko programak abian jartzea, eta materialak, baliabide pedagogikoak eta gida didaktikoak prestatzea.
Garapenerako hezkuntza
Poz handiz gonbidatzen zaituztegu Garapenerako Hezkuntzari buruzko prestakuntza unibertsitatean izena duten Mientegietan parte hartzera. Sarrikoko campusean, Basoko Etxean ospatuko ditugu. Egitaraua 10 saio sailkatuta dago, martxotik azarora arte, ostiralez 10:00etatik 13:30etara. Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetzak emango du mintegi honetan parte hartzearen ziurtagiria.
Ondoko dokumentu erantsian Mintegiei buruzko informazioa aurkituko duzue.
Aurrez izena emateko epea: martxoaren 6ra arte. (Idazakaritzak plaza libre dagoen baieztatu du).
Aurrez izena emateko aukera: fitxa bidali posta elektronikoz (gema_celorio@ehu.es) edo faxez (945 014287). Posiblea da on line egitea helbide honetan: www.hegoa.ehu.es/registrations/new
Eskatutako dokumentuaren euskarazko bertsioa ez dago eskuragai. Jarraiean topa dezakezu gastelerazko bertsioa.
Celebradas los días 24 y 25 de noviembre de 2011 en la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales y Zubiria Etxea (Sarriko. UPV/EHU).
1988 urtetik, Hegoa Institutuak era askotako ekimenak egin ditu garapenerako hezkuntzaren esparruan. Ibilbide hori bi ataletan jaso dugu, kronologiari jarraiki:
Eskatutako dokumentuaren euskarazko bertsioa ez dago eskuragai. Jarraiean topa dezakezu gastelerazko bertsioa.
Baliabide Didaktikoen Zentroak (CEREC) kontsulta, mailegu eta aholkularitzako zerbitzuak jartzen ditu interesa duten pertsona guztien esku. Baliabideen Zentroak egiten duen jardueran, prestakuntzako, ikerkuntzako eta hezkuntzazko sentsibilizazioko zereginak bultzatzen dira, hainbat talderi zuzenduta: irakasleei, hezitzaileei, borondatezko lankideei…
CALA zentroan, Córdoba Solidaria koordinakundearen hezkuntzako batzordearekin, CONGDEX koordinakundearen garapenerako hezkuntzako taldearekin, Hegoa Institutuarekin eta Barbiana elkartearekin batera, Garapenerako Hezkuntzako Jardunbide Egokiei buruzko II. Bilera antolatzen ari gara. Bilera Alburquerquen izango da (Extremadura), 2010eko abenduaren 3tik 7ra bitartean, AEXCID agentziak finantzatuko du eta Alburquerqueko Udalak laguntza emango du. Bileraren bidez, estatuan egiten ari diren garapenerako hezkuntzako esperientzia praktiko berriak eman nahi dira ezagutzera, arlo horretan egiten ari dena jakinarazteko, garapenerako hezkuntzako ekintzen bilakaera ikusteko, eta zailtasunei eta aurrerapenei buruzko informazioa trukatzeko.
Ikusi programa
Informazio gehiago: nodo50.org
