HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

Institute for International Cooperation and Development Studies

Hegoaren jarduerak

Garapenari Buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra: laburpenak aurkezteko deia

imagen Hegoak eta Garapenari buruzko Ikasketen Espainiar Sareak (REEDES gaztelaniaz), Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarrerako (V GINB) komunikazio eta posterren laburpenak aurkezteko deia egiten dute. Edizio honen leloa Garapenari erronkak: eraldaketa prozesuak justicia globalerantz izango da.

Koldo Uncetak Premio ekonomistak Saria 2019 jasoko du

imagen Ekonomisten Euskal Elkargoko kideek PREMIO ekonomistak SARIA 2019 egotzi dute: Koldo Unceta Satrústeguiri “Garapenerako Lankidetza arloan egindako ikerketa, prestakuntza eta zabalkunde lanagatik, eta euskal eta nazioarteko gizarteari egindako ekarpenagatik HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua, sorkutza eta zuzendaritzaren bitartez; eta baita Garapen eta Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldean ere ibiltzeagatik”.

Hegoa Institutuko XIII. edizioaren master ofizialen inaugurazioa

imagen Hegoa Institutuaren eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua I eta Ekonomia Aplikatua IV sailen Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazioa eta Garapena Master Ofizialen hamairugarren ikasturtea abian da. Urriaren 1ean izan zen inaugurazio ekitaldia. Bertan Coimbrako CES(Centro de Estudos Sociais) erakundeko Teresa Cunhak Cuando las mujeres ya no pueden dormir. Una crítica feminista del desarrollo extractivista contemporáneo izenburuko hitzaldiarekin kurtso berria zabaldu zuen.

Hegoak irailaren 27ko Klimaren aldeko Mundu Grebako mobilizazioak babesten ditu

imagen Hegoatik irailaren 27rako deitutako Klimaren aldeko Mundu Grebako ekintzak babesten ditugu eta Klima Larrialdiaren aldeko Aliantzaren adierazpena-rekin bat egiten dugu. Zuzendaritza Batzordeak Hegoako lagun guztiei deitutako ekintza eta mobilizazioetan parte-hartzera gonbita egiten die.

2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bideratu zituen 57 herrialdetan

imagen2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bultzatu zituen 57 herrialdetan, guztira 69,5 milioi euro baino gehiago bideratuz. Ekimen hauen guztien informazioa Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri dago.

Online eztabaida foroak: “Garapenaren inguruko pentsamendu kritikoak: teoria eta esperientziak”

imagen Hegoako “Garapenaren inguruko pentsamendu kritikoak: teoria eta esperientziak” Euskal Garapenerako Landekitza Agentziak babestutako proiektuaren lantaldeak hiru eztabaida foro jarri ditu martxan, ikuspegi kritikoetatik abiatuta garapenaren kontzeptuan sakontzeko asmoz. Proiektuaren helburua garapenaren kontzeptuaren inguruko eztabaidak eguneratu eta elkarbanatzeko espazioa eskeintzea da, aurretik hautatutako hiru ikuspegi kritiko hauetatik:

  • Postgarapena eta bestelako alternatiba praktikoak
  • Feminismoen eta bizitzaren iraunkortasunaren proposamenak
  • Iraunkortasun ekologikoaren proposamenak

Sarean nabarmendutakoa

Reedes-en MAL onenari saria

imagen Red Española de Estudios del Desarrollo-k (REEDES), non Hegoa Institutuak parte hartzen duen, Master Amaierako Lan (MAL)onenari Reedes Sariaren bigarren edizioa antolatu du.

Sariak Garapenaren Ikasketen ikerketa bultzatu eta ikerketa ildo berriak zabaldu ditzaketen lanak promozionatzeko asmoa du. Reedes sarearen Master programetako ikasleek hartu dezakete parte urriaren 18a baino lehen.

Informazio gehiago

Argi eta Garbi: egia-oste munstroaren aurka

imagen Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritzak ikus-entzunezko material hau prestatu dute sareetan zabaltzeko.

Bideo bakoitzak gai jakin bat aztertuko du emigrazioari, errefuxiatuei, lankidetzari, eta atzerritarrei buruz esandako gezurren inguruan. Horren bidez, egia-ostearen aurkako diskurtso bat sortzea gustatuko litzaiguke. Tresna bat jarri nahi dugu gure gizartean dagoen gezurren, zurrumurruen, eta aurreiritzien mamu hori desegiteko, egintzen indarraren aurrean gezurra eta zurrumurrua bertan behera gelditzen direlako.

Sarrera euskaraz

1. bideoa euskaraz

GOZO I Nazioarteko Jardunaldiak, eskola elikadura osasungarria eta iraunkorra

imagen Urriak 2, 3 eta 4ean GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko dira Bilboko Itsasmuseumean, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko.

VSF-Justicia Alimentariak eta Ehigek antolatutako jardunaldi hauetan eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutzeko aukera izango da.

Informazio gehiago

Ekonomia Sozial eta Solidarioa Universitate Masterra

imagenGizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk sustatu du (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), Masterraren arduradun gisa. Master hau antolatu dutenen artean UPV/EHUko beste organoak ondokoak izan dira: Hegoa Institutua, Lan-Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibetsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila. Masterra 2013/2014 ikasturtean abiatuko da.

Masterren informazioa

Garapenaren inguruko Ikasketa Kritikoen Aliantza Latinoamerikarra

imagen Alianza Latinoamericana de Estudios Críticos sobre el Desarrolloekimena gizateriaren ongizatean, estatuen jardunean eta anbientearen egoeran eragina duten egungo arazo askoren larritasunaren errekonozimendutik, zein ‘garapenaren’ errotuluaren baitan kontutan hartzen diren ohiko programekiko nahigabetik jaio da.

Aldi berean, kontutan hartzekoa da ‘garapenaren’ izenburuaren baitan kontuan hartu diren ikasketen gainbehera, ikuspuntuen atomizazioa, komunikazio eskasia eta alternatiben bilaketaren ahultasuna.

Gisa honetako erronken aurrean sortu da aliantza hau, zeinaren baitan ikuskera oso desberdinetako pertsonek garapenaren inguruko ikuspuntu kritikoak aztertzen dituzten.

OCUD. Unibertsitateen Garapenerako Lankidetzaren Begiralekua

imagen‘Observatorio de la Cooperación Universitaria al Desarrollo’ Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarraren (CRUE) ekimena da, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin (AECID) eta Espainiako Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministeritzaren baitako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiarekin batera, Garapenerako Politiken Planifikaziorako eta Ebaluaziorako Zuzendaritza Orokorraren bitartez.

Ikusi web zerbitzua

Azken argitalpenak

55ea2b031b4d06d41ebd057bda8c9c3620190911 25260 1os68em
CASTAÑEDA SALGADO, Martha Patricia
(2019)
E256ec2c1914683d787fa1e8c398340c20181011 20316 el76g5
ZURBANO, Mikel; MARTÍNEZ TOLA, Elena; GAINZA BARRENCUA, Xabier; ARRILLAGA, Pablo
(2018)
C6b915d818f8467f0b1a692f632de2a020181011 20316 etairq
ETXEZARRETA ETXARRI, Enekoitz; PEREZ-MENDIGUREN, Juan Carlos
(2018)
5d04638db9472ac97d38dd0d6c1186ec20181010 20316 1r4d3sx
MORENO MARQUEZ, Gorka; AIERDI URRAZA, Xabier
(2018)
Db759d8a9f763a6219301c4adf31406320180918 10367 hafzg0
MIGUEL DE BUSTOS, Juan Carlos; MORENO CANO, Toñy
(2018)