Aurkezpena
Laguntza teknikoa eskaintzen diegu erakunde publikoei eta pribatuei, garapenerako lankidetzako ekintzen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.
Laguntza teknikoko zerbitzua egiten dugu, lankidetzako proiektuak zehazteko, betearazteko, haien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko, bai eta lankidetzako deialdietara aurkezten diren proposamenak balioesteko eta hautatzeko ere.
Horrez gain, giza baliabideak gaitzeko programak eskaintzen ditugu, lankidetzako proiektuak diseinatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko esparruan.
Proiektuak betearazteari dagokionez, gure lana tokiko garapen ekonomikoaren arloan sartzen da, eta, funtsean, bi tokitan garatzen da: Kuban eta Sartaldeko Saharako Tindufeko kanpamentuetan.
