HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

.
.
.

Liburutegia

Aurkezpena

CDOCHegoako Dokumentazio Zentroak nazioarteko lankidetza eta garapenean espezializatutako fondo bat sortu eta zabaltzea du helburu. Liburutegi digital bat du eta bertako liburutegian 8 gai nagusitan banatzen diren 17.000 erregistro bibliografiko baino gehiago ditu. Erregistro hauek guztiak 1.100 hitz gakoz osatutako Tesauro propio batek kontrolatzen ditu, honela informazioa bilatzeko erraztasuna eman ahal izateko. EHUn dauden lokal berriek, Zubiria Etxeak eta eskuragarri dauden bestelako zerbitzuek kontsultak egiteko aukera ematen dute (betiere jendearentzako ordutegiaren barne egonik).

Informazio liburuxka CDOC Txostena 2008

Kontaktua


Informazio Baliabideen Aldizkaria

EPosta elektronikoz bidaltzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko lankidetzaren agente sozialei modu elektronikoan banatzen zaien Hegoako ekimena da. Ale bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du. Gai horiek jorratu ahal izateko, eguneratutako dokumentazioa erabiltzen da eta baita nazioarteko lankidetzari buruzko baliabideen sail finko bat ere. Gainera, pdf formatuan gai nagusi bakoitza jaitsi daiteke.

Estekak

Bestelako institutu, informazio eta dokumentazio zentro eta nazioarteko lankidetza eta garapenaren inguruan interesa izan dezaketen web orriak jarraian aipatuko ditugu.