Aurkezpena
Hegoako Dokumentazio Zentroak nazioarteko lankidetza eta garapenean espezializatutako fondo bat sortu eta zabaltzea du helburu. Liburutegi digital bat du eta bertako liburutegian 8 gai nagusitan banatzen diren 17.000 erregistro bibliografiko baino gehiago ditu. Erregistro hauek guztiak 1.100 hitz gakoz osatutako Tesauro propio batek kontrolatzen ditu, honela informazioa bilatzeko erraztasuna eman ahal izateko. EHUn dauden lokal berriek, Zubiria Etxeak eta eskuragarri dauden bestelako zerbitzuek kontsultak egiteko aukera ematen dute (betiere jendearentzako ordutegiaren barne egonik).
| Informazio liburuxka | CDOC Txostena 2008 |
|
Dokumentazio Zentroa sortu zenetik (1988an), Hegoako jardueren ardatz moduan diseinatu zen eta institutuko barne jarduerentzat, unibertsitate alorreko beharrentzat, eta nazioarteko lankidetza eta garapenaren inguruan lan egiten zuten bestelako agente sozialentzat erreferentzia eta baliabide sorgailu moduan funtzionatu du.
Nazioarteko lankidetza eta garapenerako gaien inguruko ikerketa eta ikaskuntzarako euskarri moduan erabiliko den eta publikoari zabalik egongo den zerbitzua da Dokumentazio Zentroa. 1988tik kontsultak modu erregular batean handitu dira, eta bestalde bilaketak azkar eta modu eraginkorrean egin ahal izateko, dokumentazioaren informatizazio prozesu bat egin da.
Gainera, nazioarteko sareetan parte-hartzeaz gain, praktiketan dauden ikasleen trebakuntzan eta dokumentazio zentro berrien sorkuntzan laguntzen dugu. Hau dena informazio zerbitzuak optimizatzeko, eta ezagutza sortu eta ikertzeko helburuarekin egiten dugu.
Etengabeko hobekuntza prozesu honetan, helburuak jarraitu eta betetzeko ebaluazio objektu izan gara, eta baita lan proposamen berriak identifikatu ahal izateko bidea ere. 2010eko martxoan, Eusko Jaurlaritzako 2007ko FOCAD proiektuan aurreikusitako jarduketen ebaluaketa amaitu zen: “Europako testuinguru berrian Garapena eta Lankidetzari buruzko ezagutza sustatzeko Dokumentazio Zentroaren Berrikuntza”.
Jarraian aipatzen diren sareetan parte-hartzen:
