HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

.
.
.

Baliabide Didaktikoen Zentroa

Baliabide Didaktikoen Zentroak (CEREC) kontsulta, mailegu eta aholkularitzako zerbitzuak jartzen ditu interesa duten pertsona guztien esku. Baliabideen Zentroak egiten duen jardueran, prestakuntzako, ikerkuntzako eta hezkuntzazko sentsibilizazioko zereginak bultzatzen dira, hainbat talderi zuzenduta: irakasleei, hezitzaileei, borondatezko lankideei…

Lekua: Arabako Campuseko “Koldo Mitxelena” liburutegia.

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Gaikako arloak: dokumentuen funtsa bereziki bideratuta dago hezkuntza-arlora, hezkuntzak dituen alde pedagogikoak, metodologikoak eta didaktikoak barne hartuta.

Ikuspegi hauei eman zaie lehentasuna:

  • Garapenerako hezkuntza
  • Ingurumen-hezkuntza
  • Baterako hezkuntza
  • Bakerako hezkuntza
  • Giza eskubideak
  • Kultura arteko hezkuntza
  • Hezkuntzaren teoria

Atalak: dokumentuen funtsa bost ataletan banatuta dago:

  • Liburutegi espezializatua: monografien eta ereduzko lanen bilduma.
  • Material didaktikoa: gidak eta unitate didaktikoak.
  • Aldian behingo argitalpenak: hezkuntzan espezializatutako aldizkariak.
  • Bideoak eta CD-ROMak: multimedia baliabideak.

CEREC zentroan eskuragarri dauden materialak eta argitalpenak Bantabaren hezkuntzako laborategiaren de Bantaba katalogoan daude ikusgai.