GARAPENERAKO HEZKUNTZAKO JARDUNBIDE EGOKIEI BURUZKO II. BILERA
CALA zentroan, Córdoba Solidaria koordinakundearen hezkuntzako batzordearekin, CONGDEX koordinakundearen garapenerako hezkuntzako taldearekin, Hegoa Institutuarekin eta Barbiana elkartearekin batera, Garapenerako Hezkuntzako Jardunbide Egokiei buruzko II. Bilera antolatzen ari gara. Bilera Alburquerquen izango da (Extremadura), 2010eko abenduaren 3tik 7ra bitartean, AEXCID agentziak finantzatuko du eta Alburquerqueko Udalak laguntza emango du. Bileraren bidez, estatuan egiten ari diren garapenerako hezkuntzako esperientzia praktiko berriak eman nahi dira ezagutzera, arlo horretan egiten ari dena jakinarazteko, garapenerako hezkuntzako ekintzen bilakaera ikusteko, eta zailtasunei eta aurrerapenei buruzko informazioa trukatzeko.
Ikusi programa
Informazio gehiago: nodo50.org
Bilera bereziki zuzenduta dago garapenerako hezkuntzari buruzko ezagutza erabilgarriak ikasi nahi dituzten pertsonei eta taldeei; ildo horretan, hauxe da garapenerako hezkuntza: arlo formala, ez-formala eta informala lantzen dituen prozesu hezitzaile eta parte-hartzaile etengabea eta eraldatzailea, herritartasun eraginkorra eta solidarioa sortzen duena, kontzientzia kritikoa eta eraikitzailea duena, eta gizartea osoki eraldatu nahi duena giza garapen iraunkorra lortzeko.
Maiatza eta ekaina bitartean deialdia egin zen, eta 30 esperientzia baino gehiago aurkeztu ziren. Horietatik, 8 hautatu ziren, Córdoba Solidaria, Hegoa, Barbiana, CONGDEX eta CALA-k adostutako irizpideak zabal betetzen zituztelako, eta jardunbide egokiei buruzko lehen bilerako parte-hartzaileen ekarpenak ere jasotzen zituztelako (Kordoba 2008).
Bigarren bileran, esperientzia horiek aurkeztuko dira, ikasketa erabilgarria, eztabaida eta parte-hartzaile guztien arteko berrelikadura sustatu nahian. Horrez gain, bi mahai-inguru izango dira, eta, horiek osatzeko, eztabaida-taldeak eratuko dira, bilerara joaten diren lagunen partaidetza areago bultzatze aldera.
Bestalde, www.nodo50.org web orrian, bileraren programa dago ikusgai, eta parte hartzeko bete behar den inskripzioko fitxa jaitsi ahal da. Nahiko genuke ekitaldia aberasgarria izatea bertara joaten diren lagun guztientzat, guretzat izaten ari den bezala.
