HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

Institute for International Cooperation and Development Studies

NAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA HEZKUNTZA ASKATZAILEAN ONLINE MASTERRA

  • Ikasturtea: 2019-2020
  • Zuzendariak: Irantzu Mendia eta Elena Martínez Tola
  • Koordinatzailea: Sheida Besozzi
  • Kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Prezioa: 2.520 Euro
  • Gehienezko ikasle kopurua: 25
  • Aurreinskripziorako epea: apirilaren 15etik irailaren 15era arte. Berezko Titutuen webgunetik egin beharko da.

Ekonomia, kultura, gizarte eta politika sistema global konplexu bati egin behar diogu aurre gaur egun. Sistema horrek merkatuaren interesak herrien eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen ditu, eta krisi ugari sortzen ditu. Hala, gizarte justizia, elkartasuna, jasangarritasuna eta zuzentasuna oinarri hartuta, pertsonak eta ekosistema babestuko dituen mundu zuzenago baten oinarriak finkatzeko, lehenik eta behin sistema hori errotik jarri behar da zalantzan. Testuinguru horretan, “Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea” masterrean prestatuko diren eragileek kooperazio kritikoa bultzatu, eta gizarte eraldaketa sustatzeko gai izango diren subjektu politikoak indartuko dituzte.

Helburu hori lortzeko, lehendabizi testuinguru lokala eta globala gizarteratze hezitzaile kritiko baten bidez ulertu behar da; gizarteratze bat, lagungarria izango dena, alde batetik, errealitatearen irakurketa etikoak egiteko, eta, bestetik, egungo sistemak gehien kaltetutako pertsonen eta herrien askatzeko nahiak asetzeko jarduerak sortzeko.

Prestakuntza programa osoa on-line ematen da, ikasturte batean, eta horren helburua lankidetzari eta/edo hezkuntzari lotuta dauden edo gizarte ekintzaren beste arlo batzuetan diharduten pertsonen gaitasun profesionala hobetzea da.

Horren barruan, nazioarteko lankidetzaren kontzeptuak eta esperientzia alternatiboak ezagutzeko aukera ematen da, eta parte hartzeko eta hezkuntza ekintza askatzaileko espazioak sortzen dira, non gizarte eraldaketara bideratutako ekintza politiko kolektiboak egin ahal izango diren.

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailean Masterraren Aurkezpena.pdf

PROGRAMA

  • Globalizazio Neoliberala Ikuspuntu Ekonomiko Batetik (6 ECTS)
  • Garapena eta Lankidetzaren Gaineko Eztabaidak (6 ECTS)
  • Genero Ikuspuntua Lankidetzan (3 ECTS)
  • Garapenaren Osteko Diskurtsoak (4 ECTS)
  • Nazioarteko Lankidetzaren Agente eta Politikak (6 ECTS)
  • Eraldaketa Sozialerako parte-hartzea (5 ECTS)
  • Ikerketa-Ekintza Parte Hartzailea (3 ECTS)
  • Garapenerako Hezkuntzatik Hezkuntza Askatzailearenganako Bidea (5 ECTS)
  • Hezkuntza Askatzailearen Didaktika Kritikoa (5 ECTS)
  • Hezkuntzako Ekintza Askatzailerako Espazioak (1) (5 ECTS)
  • Hezkuntzako Ekintza Askatzailerako Espazioak (2) (6 ECTS)
  • Master Amaierako Lana (6 ECTS)

Informazio gehiagorako ikus masterraren webgunea Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen webgunean.


Zalantzak eta informazio gehigarria:

Sheida Besozzi

Tlf: (34) 946 01 71 31 (Bilbo) Fax:(34) 946 01 70 40

sheida.besozzi@ehu.eus


OHIKO GALDERAK