Titulu ofizialak
Goi Mailako Hezkuntzako Espazio Europar (GHEE) berrira egokitzeko prozesuarekin jarraituz, 2010-2011 ikasturtean bi titulazio ofizial eskainiko dira: Globalizazioa eta Garapenari buruzko Masterra (Ikerketa arlokoa)
eta Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Masterra (Profesionala).
GLOBALIZAZIOA ETA GARAPENA, MASTER OFIZIALA (60 ECTS kreditu).
NAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENA (60 ECTS kreditu).
Bi masterrak Garapena, Globalizazioa eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko ikasketa programa orokorraren barruan daude. Programa horren oinarrizko helburua, ikasleak trebatzea da, bai ikerketaren arloan eta baita arlo profesionalean egin beharreko lanean ere.
Master bien lehenengo atala amankomuna da (24 ECTS kreditu). Bertan lantzen diren gaiak nazioarteko sistema ekonomikoaren egitura eta dinamikarekin, nazioarteko harreman eta globalizazioak eragindako eraldaketekin, eta garapenari buruzko neurketa eta teoriekin guztiz lotuta daude. Zati amankomun horren osagarri gisa, gizarte zientzien arloko ikerketaren hastapenak irakasten dira, oinarrizko ikerketa tresna batzuk ezagutu ahal izateko. Interesatutako pertsonen kopurua behar adinakoa bada, lehen zati horretan bi talde osatuko dira, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa.
Bigarren atalean -desberdina da Master bietako bakoitzarentzat-, Globalizazioa eta Garapena Masterra (Ikerketa arlokoa) ikasi nahi duten ikasleek derrigorrezko eta hautazko zenbait kreditu aukeratu beharko dituzte. Horretarako, 13 ikasgaien artean zortzi aukeratu beharko dira. Bestalde, tesina edo ikerketa-lana (10 kreditu) egin beharko da derrigorrez, horretarako izendatua izango den Masterreko irakasle baten gidaritzapean. Master honen 60 kredituak gaindituz gero, aurrerago aipatuko den Garapenari buruzko Ikasketen doktoretzara zuzenean sartzeko aukera dago.
Aitzitik, Nazioarteko Lankidetza eta Garapena Masterra (Profesionala) egin nahi duten ikasleek derrigorrezko ikastaro batzuk eta hautazko beste batzuk egin beharko dituzte, euren lehentasunen eta etorkizunean egin nahi duten lanaren ezaugarrien arabera. Master honen 60 kredituak gaindituz gero, Garapenari buruzko Ikasketen doktoretzara sartzeko aukera dago, Programaren Batzorde Akademikoak ezarritako baldintza zehatzetan.
Descargar folleto informativo 2010/2011 en castellano o en euskera.
| Contacto |
|
