Hegoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bere izaera bikoitzetik – institutu unibertsitario eta elkartea – giza garapena sustatzeko lanean aritzen da.
Aurkezpena
Gure ekimen eta lanak hobeto ezagutu ahal izateko azken urteetako gure Jardueren Memoriak begira ditzakezu.
Hegoaren helburu orokorra pentsamendu kritiko batetik giza garapenerako eta nazioarteko lankidetzarako paradigma, modelo eta estrategiak sortzea, proposatzea, eragitea eta aplikatzea da.
Hain zuzen ere, ikuspegi hau kontuan harturik eta Institutu Unibertsitario Mixtoaren izaera oinarritzat harturik (elkarte sozial moduan eta euskal Unibertsitate publikoko institutu moduan), Hegoak bere lana sail desberdinetan egituratzen du. Modu honetan, ikerketa eta ekintza esparruak lotzen ditu paradigma berrien bilaketan.
