HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

.
.
.

Eginkizuna, Balioak, Ekiteko Oinarriak eta Ikuspegia

Hegoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bere izaera bikoitzetik – institutu unibertsitario eta elkartea – giza garapena sustatzeko lanean aritzen da.

Eginkizunak, balioek eta ekiteko oinarriek eratzen dute Hegoa Institutuaren nortasuna, hau da, bultzatzen diren prozesu eta ekimen guztiak aztertzeko erroa, eta, era berean, ekimen horiek garatzeko dagoen esparrua eta lortu nahi diren helmugak.

Eginkizuna

Hegoa Institutuaren eginkizuna honela definitu ahal dugu:

Construir, proponer, incidir y aplicar, desde el pensamiento crítico, marcos teóricos, procesos y estrategias alternativas de desarrollo humano y de cooperación transformadora.

Balioak

Horrenbestez, Hegoa Institutuaren eginkizuna adierazi ondoren, jarraian, institutuak dituen balioak azalduko ditugu:

  • Justizia: giza eskubideak izatea erreferentzia-esparru gisa, gure lanaren ildoak eta lehentasunak zehazteko.
  • Elkartasuna: Hegoa Institutuaren jarduerak lehentasunez hartuko ditu ahulenak diren taldeen, pertsonen eta gizarteen interesak.
  • Gizonen eta emakumeen arteko zuzentasuna: konpromisoa hartuko du emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanen egiturazko baldintzak aldatzeko.

Horiek betez gero, ondo bermatuta egongo da Hegoa Institutuak abiaraziko dituela plan orokorraren helburu estrategikoak, arloko planak eta, azken batean, ekimen eta prozesu guztiak, institutua azken batean berez dena oinarritzat hartuta.

Ekiteko oinarriak

Horrez gain, eginkizuna lortzeko, garrantzi handikoa da Hegoa Institutuaren jarduera bideratuko duten ekiteko oinarriak zehaztea:

  • Pentsamendu kritikoa sustatzea: Hegoa Institutuak bultzatzen dituen ekimenen oinarrian, orain indarrean dagoen garapen-ereduarekiko kritika dago; izan ere, ekimenek ekarpena egin nahi dute berdintasunean eta justizian oinarritutako hautabideak eraikitzeko lanetan.
  • Itunetan eta sareetan parte hartzea lankidetzako eragileekin eta subjektuekin: Hautabidezko agenda eraiki ahal izateko, agenda hori babestuko duen egitura sendoa eta askotarikoa sortu beharra dago, ondo eratutako egitura. Gainera, eraikuntza-prozesu horretan behar den eginkizun handia betetzeko, sinergiak bilatu eta eratu behar dira eraldaketako subjektuekin eta beste eragile batzuekin –subjektuekin batera daudenekin–.
  • Hegoa Institutuaren jarduera osoa Plan Estrategikoarekin batera jartzearen aldeko apustua*. Era horretan, ekimen guztiak estrategietan txertatuta egongo dira, eta estrategiek helburu zehatzak azalduko dituzte, Hegoa Institutuaren nortasunarekin bat datozen eta eraldatzeko eragin handia duten helburuak. Hala, bada, alde batera utziko dira ezin eskuratzeko modukoak diren helmuga lausoak. Era berean, jarduerak egite hutsa ez da berdinduko helmuga horiek betetzearekin.
  • Eraikuntza-proposamena-eragina-ezarpena logikaren alde egitea, lan-ikuspegi gisa hartuta, Hegoa Institutuaren plangintza osoan, eta bertan txertatzen diren ekimen guztietan.
  • Kalitatea eta zorroztasuna izango dira Hegoa Institutuak parte hartzen duen prozesu guztietako emaitzen ezaugarria. Ildo horretan, neurri egokiak hartu beharko dira, ikerketa, prestakuntza eta eragin politikoa izateko estrategiak bermatzeko, eta, halaber, proposamenak zorroztasun akademiko aski izango dutela eta gure instituzioak dituen helburu estrategikoak lortzeko baliagarriak izango direla ziurtatzeko.
  • Ikuspegi feminista hartuko da osoko azterketa egiteko eta lehentasunak zehazteko esparru gisa: ezinezkoa da aurrera egitea emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak ezabatzeko bidean, aurrez, osoki aztertzen ez badugu Hegoa Institutuak egiten duen guztia –barruan nahiz kanpoan–. Hargatik, borondate politiko hori behar bezala islatu behar da, eta genero-ikuspegia zeharka sartu behar da, hala plangintzetan eta kulturan, nola antolakuntzako egituran. Era berean, neurri bereziak finkatu behar dira Hegoa Institutuko emakumeen jabekuntza lortzeko.
  • Kultura artekotasunak ezinbesteko ikuspegia izan behar du, gure jarduera osoak kultura-aniztasuna aintzat har dezan, eurozentrismoarekin kritikoa izan dadin, eta bestelako ikuspegiei balioa eman diezaien, hain zuzen, inguruneen arabera errealitatearen irakurketa desberdinak eta eraldatzeko estrategia politiko desberdinak mahairatzen dituzten ikuspegiei. Ekiteko oinarri hori oso interesgarria da, hala garapen eta lankidetzaren inguruko azterketetan, nola gizarteko mugimenduekiko lotura sendotze aldera Hegoa Institutuak prestatzen dituen estrategietan.
  • Instituzioa osoki sendotzea, institutuak berak dituen gaitasunak oinarritzat hartzen dituen estrategiari jarraiki. Hegoa Institutuaren estrategiak antolakuntzako zutabe sendorik ez badu, proiektua oso ahul geratuko da. Ildo horretan, koherentzia zorrotza egon behar du egin nahi denaren eta egin ahal denaren artean. Horretarako, gainera, behar diren gaitasunak bermatu behar dira, eta antolakuntzako kultura argia, gardena eta berdintasunezkoa behar da, horrek aukera emango baitu multzo osoa behar bezala ibil dadin, eta kasu bakoitzean erabakirik egokienak har daitezen.

IKUSPEGIA

Jarraian, argi azalduko dugu nola proiektatzen den Hegoa Institutua hurrengo urteei begira, bere nortasunak –eginkizunak eta balioek– finkatutako esparruan. Hegoa Institutuak honela izan nahi du aintzatetsia, eta honela onartu nahi du bere burua:

  • Proposamenak sakon, osoki, zorrotz eta eraginkortasunez egiteko duen gaitasuna, hartara, giza garapenean eta borondate eraldatzailea duen lankidetzan oinarritutako nazioarteko agenda berria lortzeko.
  • Giza garapenaren eta nazioarteko lankidetzaren esparruan eragin politikoa izateko duen gaitasuna, helburu estrategiko argiak eta lankidetzako beste subjektu eta eragile batzuen ondoan sareetan duen parte-hartze egonkorra oinarritzat hartuta.
  • Bere indar instituzionala, antolatzeko egitura koherente, kaudimenezko, malgu eta eraginkor batean oinarrituta dagoena, eta taldeko nortasunari, gardentasunari, plangintzari eta ebaluazioari lehentasuna ematen dien antolakuntzako kultura zutabetzat duena. Hegoa Institutuaren estrategiak antolakuntzako zutabe sendorik ez badu, proiektua oso ahul geratuko da. Ildo horretan, koherentzia zorrotza egon behar du egin nahi denaren eta egin ahal denaren artean. Horretarako, gainera, behar diren gaitasunak bermatu behar dira, eta antolakuntzako kultura argia, gardena eta berdintasunezkoa egon behar du, horrek aukera emango baitu multzo osoa behar bezala ibil dadin, eta kasu bakoitzean erabakirik egokienak har daitezen.
  • Lankidetzako eragileekin eta subjektuekin itunetan eta sareetan lan egitea: Hautabidezko agenda eraiki ahal izateko, agenda hori babestuko duen egitura sendoa, askotarikoa eta ondo eratua sortu beharra dago; eta, horretarako, sinergiak lortu behar dira eraldaketako subjektuekin eta beste eragile batzuekin.
  • Bere konpromiso feminista, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen baitu antolakuntzako bizitzan, eta arreta berezia jartzen baitu patriarkatua gailentzeko, lehentasun politikoa ematen baitio horri garapenerako hautabidezko agendan.

Resumen del Plan Estratégico 2010-2014 de Hegoa aquí

Gehiago: Aurkezpena