Aurkezpena
Hegoa Institutuaren ikerkuntza-arloaren helburu nagusia da laguntza ematea UPV-EHUn garapenari buruzko ikerkuntza sendotzeko, jakintza-adarren arteko eta jakintza-adar askotako ikuspegitik abiatuta. Era horretan, irakaskuntzaren kalitatea hobetuko da arlo horrekin zerikusia duten jakintza adarretan –batez ere, Gizarte Zientzietan eta Ekonomia Zientzietan–, eta garapenaren gaiarekin parekotasunak dituzten adarretan –besteak beste, Hezkuntza Zientzietan eta Osasun Zientzietan–.
Hona hemen ikerkuntza-arloak dituen beste helburu batzuk:
a) Ikertzaile berrien prestakuntza indartzea, bereziki Hegoa Institutuaren Graduatu ondoko Ikasketen eskaintzaren bidez.
b) Institutuarekin aholkularitzako eta prestakuntzako harremanak dituzten gizarteko eragileei ikerkuntzaren emaitzak jakinaraziko zaizkiela bermatzea.
c) Harremanak ezartzea eta izatea antzeko gaiak lantzen dituzten ikerkuntzako beste institutu eta zentro batzuekin, estatukoak nahiz atzerrikoak izan.
d) Ikerkuntza aplikatua edo garapen eta nazioarteko lankidetzako politika publikoak diseinatzeko eta planifikatzeko lanetan eragina duen ikerkuntza sustatzea.
Ikerkuntza Batzordeak eta institutuari atxikitako irakasleen batzarrak eratzen dute Hegoa Institutuaren ikerkuntza-arloa. Ikerkuntza Batzordea 2001. urtetik arduratzen da institutuaren ikerkuntzako jarduerak planifikatzeaz eta kudeatzeaz. UPV-EHUko irakasleak dira arlo horretako kideak eta lankideak. Irakasle horietako asko Hegoa Institutuaren Graduatu ondoko Ikasketen eta estatuko nahiz atzerriko beste unibertsitate batzuetako irakaskuntza-taldeetako kideak dira. Bestalde, Hegoa Institutuan tesia egiten ari diren doktoregaiek osatzen dute ikerkuntza-arloa.
