HEGOA

Web 2.0

Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

.
.
.

Ikerkuntzako sareetan parte hartzea

Hegoa Institutuak etengabeko lan-harremana eta ideien trukea du antzeko gaiak ikertzen dituzten zentro eta instituzio batzuekin.

ARDA. Ikerketako eta Irakaskuntzako Afrikako Elkartea

Hegoa Institutuak lan-harreman iraunkorra du Bartzelonako Unibertsitateko Centre d´Estudis Africans (CEA) elkartearekin eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Grupo de Estudios Africanos taldearekin (GEA). Afrikari buruzko esperientziak trukatzen dizkiote elkarri, eta parte hartzen dute Afrikako garapenaren arazoari buruz dauden baterako proiektuetan, mintegietan eta argitalpenetan.

EADI. European Association of Development Research and Training Institutes

ADI sare europarrak garapenari buruzko ikerkuntzako hainbat institutu elkartzen ditu. 2005. urteko irailean, arloko hainbat kide joan ziren Bonn-era, EADI sareak bertan egin zuen segurtasun ezari eta garapenari buruzko Biltzar Nagusira. Biltzar horretan parte hartu ondoren, Hegoa Institutua EADI sarearen lan-talde iraunkor batzuetan parte hartzen hasi da (Prestakuntza eta Goi-milako Hezkuntza; Generoa eta Garapena).

AIPAZ. Asociación Española de Investigación por la Paz

AIPAZ estatuko sare bat da, eta batera biltzen ditu ikerkuntzako zentroak eta institutuak, eta bakerako hezkuntzan eta ikerkuntzan interesa duten erakundeak eta gizarte-mugimenduak. Besteak beste, honako hauek daude sarean sartuta: Centro de Investigación para la Paz (Madril), Seminario de Investigación para la Paz (Zaragoza), Grupo de Estudios de Paz y Desarrollo (Alacant), Gernika Gogoratuz, Fundació per la Pau, Instituto de la Paz y los Conflictos (Granada), Bakeaz etab.

NEP. Bakerako Ikasketen Gunea, Coimbrako Unibertsitatea

Coimbrako (Portugal) Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroan sartuta dago NEP gunea, eta ereduzko zentroa da ikerkuntza arloan, gerra ondoko birgaitze-prozesuen eta bakearen eraikuntzaren azterketan, batez ere portugesez mintzo diren Afrikako herrialdeetan. Hegoa Institutuak ikerkuntzako eta lankidetzako sare bat eratu du zentro horrekin eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikako Ikasketen Taldearekin (GEArekin), ikerkuntzako proiektuak batera egiteko, Eusko Jaurlaritzaren “Gai berezietako ikerkuntza-taldeak sendotzeko laguntzen” finantziazioa izanda (2006ko deialdian).

Gehiago: Ikerkuntza