Aurkezpena
Sentsibilizazio-arloaren xedea da garapenari eta lankidetzari buruzko gaiak gizartean zabaltzea eta hedatzea, eta, era horretan, ahalegina egitea kontzientzia kritikoa pizteko eta gizartea mugiarazteko. Ildo horretan, jendaurreko jardunaldiak antolatzen ditugu, kezka horiek gizarte osora hurbiltzeko xedez. Bestetik, sektore bereziei zuzendutako programak antolatzen ditugu, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta biltzarrak, dibulgazioko argitalpenak eta antzekoak barne hartuta. Era berean, gizarteko hainbat erakundek sustatzen dituzten jardueretan parte hartzen dugu.
Gure lanean etengabe agertzen da garapen eta lankidetzako gaiak gizartean ezagutzera emateko kezka. Hala, ahalegina egiten dugu ikuspegi eta konpromiso pertsonalak eta instituzionalak arlo horietan nabarmentzeko eta gizartearen mobilizazioa bultzatzeko, elkartasunaren, zuzentasunaren eta genero-arloko justiziaren ikuspegitik.
Hegoa Institutuak gizartea sentsibilizatzeko esparruan egin duen jardueraren zati handi bat hitzaldi eta mintzaldien bidez gauzatu da, horrelako ekitaldi ugari antolatu baititu. Gai horri dagokionez, nabarmena da Hegoa Institutuko hainbat kidek hitzaldiak eta mintzaldiak egin dituztela Euskal Herrian eta beste toki batzuetan. Hitzaldiak era askotako entzuleei zuzenduta egoten dira (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako kideei, auzoetako kultura-etxeei, parrokiei, ikastetxeei, unibertsitateei etab.). Hona hemen gizarteko eragile horiek gehien eskatzen dituzten gaiak: garapenerako lankidetzari eta proiektuen kudeaketari buruzko gaiak, nazioarteko ekonomia (kanpoko zorra, globalizazioa…), generoa garapen eta lankidetzaren arloan, garapenean dauden ingurumenari buruzko alderdiak, gosea eta goseteak, garapenerako hezkuntza, giza eskubideak eta migrazioko prozesuei lotutako gaiak. Gizarte-zabalkunderako lanaren bigarren alderdia gai monografikoei buruzko hitzaldien eta eztabaiden zikloari dagokio. 1993. urtetik aurrera, jarduera hori bereziki bideratu da garapenari buruzko urteko zikloa antolatzera organizado con la colaboración de la BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa). “Jardunaldiak” izaneko ziklo hori BBK-ren (Bilbao Bizkaia Kutxaren) lankidetzaz egiten da.
Gai monografikoei buruzko eztabaiden ildo horretan, ondoko jardunaldia nabarmenduko dugu: Kultura aniztasuna eta laikotasuna. Stasi txostena dela eta ez dela. 2004ko maiatzaren 3an, 300 lagun baino gehiago izan ziren jardunaldi horretan, Bilboko Juan de Larrea aretoan. UPV/EHUren Administrazio Zuzenbideko Ordezkaritzak (Leioa) eta Hegoa Institutuak antolatu zuten, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lankidetzaz. Jardunaldian, gai hauek landu zituzten: Stasi txostena, beloa, haren debekua, eta, oro har, kultura aniztasunaren, oinarrizko eskubideen eta hezkuntzaren arteko harremana.
Gainera, normalean, eduki gisa gai desberdinak dituzten proiektuak garatzen ditugu, arlo honetan egiten diren ahaleginik handienak mugiarazten dituzten horiek.
Azkenik, denboraldi horretan (1988-1998) Hegoa Institutuak bultzatu dituen sentsibilizazioko jardueren laburpen historikoa paratu dugu.
| Kontaktua |
|
