Hegoa Institutuaren ikerkuntza-arloaren helburu nagusia da laguntza ematea UPV-EHUn garapenari buruzko ikerkuntza sendotzeko, jakintza-adarren arteko eta jakintza-adar askotako ikuspegitik abiatuta. Era horretan, irakaskuntzaren kalitatea hobetuko da arlo horrekin zerikusia duten jakintza adarretan –batez ere, Gizarte Zientzietan eta Ekonomia Zientzietan–, eta garapenaren gaiarekin parekotasunak dituzten adarretan –besteak beste, Hezkuntza Zientzietan eta Osasun Zientzietan–.
Ikerkuntza
Hegoa Institutuaren ikerkuntzako jarduera giza garapen iraunkorraren ikuspegiaren barruan sartzen da. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran azaldu zenean, garapenaren ikuspegi berria ekarri zuen; eta, horren ondorioz, ikerkuntzako ildo berriak zabaldu ziren, ikuspegi horretan sakontzeko eta ikuspegia eraginkor bihurtzeko asmoz. Institutuak arreta berezia egin dio giza garapen iraunkorrari, eta laguntza handia eman du garapen-mota hori gure ingurunean ezagutzera emateko, irakaskuntzaren, argitalpenen eta egindako ikerkuntzen bidez.
Hegoa Institutuak etengabeko lan-harremana eta ideien trukea du antzeko gaiak ikertzen dituzten zentro eta instituzio batzuekin.
Eskatutako dokumentuaren euskarazko bertsioa ez dago eskuragai. Jarraiean topa dezakezu gastelerazko bertsioa.
![]() |
| More information… |

